Cookie-ei esker eskaintzen ditugu gure zerbitzuak. Gure zerbitzuak erabiliz gero, cookie-ei ematen diegun erabilera onartzen duzu. Hemen kontsulta dezakezu gure cookieak politika. OK

Elosta Ostatua, Lekunberrin, Nafarroa
Landa ostatua eta jatetxea Aralarko magalean

Ostatua herriko alde zaharrean kokatua dago. Eremu honetako ezaugarriak dituen eraikina da, zuraz eta harriz egina. Birgaitu berria da, eta bere xarma eta sendotasuna mantentzen ditu.

Ostatuak zazpi logela eroso ditu eta guztiek komuna daukate. Hiri handietatik urruti, Aralarko mendilerroak eta inguruneak eskaintzen duen naturatik hurbil eta lasaitasunean lo egiteko aukera daukazu. Jatetxearen eskaintza Nafarroako sukaldaritzan oinarritzen da, eskualdeko jaki freskoak betidanik prestatu izan diren moduan eginak.
Gainera, musika saioak antolatzen ditugu, eta urtean zehar esku lanen erakusketak ere egiten ditugu.
Lekunberri, Nafarroa eta Gipuzkoa batzen duen autobidearen (A15) parean dago kokatuta. Iruñeara 33 km. daude eta Donostiara 45 km. Beti izan dugu, Aralarko mendi ikusgarriak erakarrita, bisitariak hartzeko ohitura.

Facebook