Adiskide eta lagunartea.
Urtebetetze ospakizunak,agurrak,urteurrenak,festak,edozer delarik gurekin antolatu dezakezu.Eta ospakizunaren araberako opariak prestatuko ditugu.Beti ere ahalik eta prezio egoki eta malguenekin.
Eskaintza bereziak. Ostatuko bi solairuak edo bakarra zure ospakizunetarako gorde zenezake. Oparitxo ezberdinak ditugu, ospakizun mota kontuan izanik, postre bereziak, likoreak, ardoak, kaba …
Prezio guztiz egoki eta malguak ditugu.
Eskaintza momentuko baliabide eta urte sasoiaren araberakoa izango da.
-
BIKOTEENTZAT ESKAINTZA
Gau baterako logela, afari berezia kabarekin, eta gosaria barne, dena 65€. (B.d.)
-
Ingurua ezagutzeko IBILBIDE gidatuak
Juan Goñirekin ELOSTA mendira, eta Aralarrera irteerak.
Ingurumena azaltzeko hiru ardatz jarraituko ditugu:ekologi-ingurumena,gizakia eta kodaira naiz magia. Helduak 10€ eta haurrak 5€. (...) -
Sagardotegian OTORDUA eta ostatuan GAUA
2 perts. Iribas Sagardotegian otordua eta ELOSTA ostatuan GAUA 90€. Hiru pertsonentzat 124€. Hiru pertsonetik gora eskaintza hobeak!!(b.denb.)
-
Berria!!! Sagardotegiko menua
Bakailao tortilla,behi txuleta,gazta eta irasagarra,intxaurrak eta nahi beste sagardo,guztia 25€ pertsonako.Eta kafea gure kontura!!!!
-
DONE JAKUEren bidea, eskaintza berezia
Done Jakueren bideko erromesari %25eko beherapena salneurrian, dagokion kartilaren bidez akreditatuz.
