JAKINGARRIAK

Sorginkeria oroitzapenean
Intza, Uztegi eta Gaintza herriak hartzen dituen sakonunean oso ugariak dira sorgin eta lamiei buruzko kondairak eta sorginkeriarekin lotura izan zuten gertakari, pertsonaia, herri eta inguruneei buruzkoak.

Hauetako asko bailarako betiereko alkate zen Fermin Lodosak eta honen semeak, aipatu karguan aitaren ordezko izan asmo zuenak eskatuta 1595ean Gorteko auzitegiek eta Nafarroako Kontseiluak hasitako prozesuaren ondorioz atera ziren argitara. Prozesu honek bailarako eta hurbileko herrietako jende asko hartu zuen barne eta hauetako asko Iru-eko presondegietara eramanak izan ziren, non epaiketara iritsi aurretik bi hil egin ziren

 

 

                                 INGURUNE NATURALA

Nafarroa hezeko mendialdea.

 

Zatoz ingurune esklusibo honetara. Mendi artean, bizitza naturalaz gainezka dauden haranak aurkituko dituzu.   Monumentu naturalez betetako paisaia honen handitasunarekin gozatzearen plazera sentitu. Gure mendietan, bailaretan eta herrietan barrena paseatu. Denbora lasaitasunez aprobetxatu, xehetasunei erreparatu eta gure flora eta fauna ezagutu.

COORDENADAS  / GPS 43.004773,-1.895823

 Erregistro Zbk:  UHSR0801